XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikastaroan jarraitzeko zailtasun handiena ikaslearen beraren beharretara egokitzen diren ikastaroak aurkitzea da.

Lan egoera aldatzea nahikoa baita ikasle horiek bestelako aukerarik gabe geratzeko.

Aurrekoarekin esaten genuen gauza bera esango dugu bigarren galdeketaren emaitzen azterketa egindakoak: ikastaroak modulazio ia bakarrekoak dira eta euskaltegi gehienetan berberak.

Batetik, sekulako aukera dago ikastaroetan: hamabi urrats, hiru edo lau ikas-erritmo desberdin eta egun osoan zeharreko ordutegia.

Eta bestetik, urria-ekaina bitarteko eta astelehenetik ostiralera izatea derrigorrezko mugak dira.

Sekulako atomizazioa taldeetan banatzeko eta mugiezineko hesia ikasleen behar partikularretara egokitzeko, alegia.

3.3.9. Jarraituko al du euskara ikasten

Altua da, euskaltegia utzi arren, berriro matrikulatzeko gogoa adierazten dutenen portzentaia: %64.

Kontuan izan ikasteari uzteko arrazoi gehienak ikaslearen beraren egoerak sortuak izan direla.

Gurean ez eta beste euskaltegiren batean taldea aurkituz gero, joango direnak gutxi dira, %8 alegia.

3.3.10. Zein metodoz zure kabuz

Bere kabuz ikasteko asmoa adierazi dutenek, %28k, ez digute jakinarazi zein metodoz jarraitzeko asmoa duten.

Inork ez digu argitu zein metodoz egingo duen ikas-prozesuaren jarraipena.

Gehienek ikaskideek pasatako apunteez baliatuko direla esan digute.

Batzuek beren seme-alabekin praktikatuko dutela diote eta beste batzuek, berriz, handik eta hemendik eskuratutako liburutan espero dute aurkitzea euskararekin aurrera egiteko aukera.

4. Ikastaro, moduluak

4.1. Orain arteko ikas-moduluak

Administrazioaren erabakiak direla medio, euskaltegi homologatu guztietan ikastaro-mota berak eta bakarrak ematera behartuak izan gara azken urteotan.

Ikastaroek gutxieneko ordu-kopuru bat ezezik iraupenari zegokionez 165 lanegun ere bete behar zituzten, inoiz ez egunero 2 orduko (1,5 udal-euskaltegietan?) erritmoa baino txikiagoan.